Beatríz RODRÍGUEZ

Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakaslea. Hainbat ikerketa ildotan lan egin du, hala nola emakumearen berdintasuna lan merkatuan, lanaldiaren malgutasuna edo ahalmen urriko pertsonen babesa, bere azken monografian landuriko gaia izanik. Ikerketa lanak gauzatu ditu hainbat tokitan: Centro Studi di Relazioni lndustriali (Universita di Cagliari), Boloniako Unibertsitatea, Strathclyde University-Glasgow eta Centre for Disability Law and Policy (NUI Galway).
Iaz irakasle bisitaria izan zen Bristolgo Unibertsitatean, non Europar Batasuneko langile lekualdatuei buruzko proiektu bat gauzatu zuen. Gaur egun NUPko Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko unibertsitate masterra zuzentzen du eta Nafarroako Doktorego Eskolako idazkari akademikoa da.