Alfonso CARLOSENA 

Seinalearen Teoria eta Komunikazioak alorreko katedraduna, NUPko errektorea 2015etik. Haren bizitza profesionala zientzia ikerketaren eta unibertsitate kudeaketa eta politikaren artean garatu da. Foru, nazio eta Europa mailan finantzaturiko proiektu lehiakor ugari zuzendu edota elkarlanean aritu da horietan.

 

Eta emaitzak enpresa alorrera transferitzen jardun du gogo biziz. Ehundik gora ikerketa artikulu eta bost patenteren egilea da eta jadanik aurkezturiko 12 doktore tesi zuzendu ditu.

© 2017 ADOS-NETWORK